Norgehiagoka bizia izan da gaur San Mamesen Athleticek eta Bartzelonak jokatutakoa. Kataluniarrak Bayernen aurka jasotako gol zaparradaren ondoren iritsi dira Bilbora eta itxura nahiko eskasa eman dute lehen zatian.

Athleticek menperatu du jokoa lehenengo minutuetan eta markagailuan aurrea hartzea ere lortu du. Susaetak eman dio lehen gola taldeari 27. minutuan.

Bigarren zatirako aldaketak egin ditu Tito Vilanovak, eta Adriano eta Messi zelairatu ditu. Kanpoan geratu dira Abidal eta Xavi.

vía naiz: – Azken unean lortu du berdinketa Athleticek Bartzelonaren aurka.