Euskal Selekzioa eta Peuren arteko partida hastear da eta jendea erritmo oso motelean ari da San Mamesen sartzen. Segurtasun kontrol zorrotzek ikusle ilarak asko moteldu dituzte. Dena den, aulki hust asko ikusten dira. Kostako da betetzea.. Aurretik, milaka pertsona bildu dira ofizialtasunaren aldeko manifestazioan.
Partidaren aurretik Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok bertso bana abestu dute, baina arazo teknikoen erruz Lujanbiorena ez da entzun. Arzallusen azken hitzak, argigarriak: \»Urte dezente dira jolasean gabiltzala / guk jokatu egin nahi dugu, beste guztiek bezala\». Arazo berdinengatik ereserkiak ez dira entzun eta asko atzeratu da hasiera…