Gabonetako oporraldia atzean utzita, azken urteotako euskal derbirik erakargarriena buru-belarri prestatzen ari da Reala. Bi egun besterik ez da falta Athleticen aurkako partida garrantzitsurako, eta lanean serio ari dira txuri-urdinak. Bosgarren dira sailkapenean, 29 punturekin. Lau gehiago dituzte zuri-gorriek: 33. Hortaz, lehia garrantzitsua izango da Jagoba Arrasateren jokalarientzat, iragan sasoian bezala, orain ere laugarren postua eskuratzeko helburua baitute. Horretarako, badakite zein den…

vía Berria.info – Derbiari begira, lanean serio.