Indartsu ekin deutso Athleticek Liga txapelketako bigarren itzuliari, lehenengoa amaitu eban bidetik. Astelehen gauean euriari eta hotzari aurre egin eta San Mamesera joatea erabagi eben zaleek bete betean asmau eben, Ernesto Valverderen taldeak ikuskizun bikaina eskeini eban-eta. Zuri-gorriek merezimentu osoz eskuratu eben garaipena. Zapaldu egin eben aurkaria. Partiduaren lehenengo orduan markagailuan atzetik joan arren eta arbitroaren lan makala arerio izanda be, Athleticeko jokalariek ez eben amore emon…

vía Hurrengoa etorri daitela. Deia. Noticias de Bizkaia...