Ibai Gómez eta Aitziber Juaristi ‘Tzibi’ Athletic taldeko jokalariak hitzaldi bat eskainiko dute bihar, otsailaren 26an, Begoñako Udaltegian, non ‘Kirolaren baloreak’ izango dituzten hizpide 18:00etatik aurrera. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, BIGE Bizkaiko Gurasoen Elkarteak eta Itzarri Consulting enpresak abian jarritako proiektu hau 2013ko azken hiruhilekoan hasi zen hainbat kirolari profesionalen parte hartzearekin, besteak beste, Koikili Lertxundi, Ibai Gomez, Arrate Orueta, Aitziber Juaristi eta Iraia Iturregi futbolariak, Beñat Intxausti eta Igor Anton txirrindulariak, Iñaki Iza eta Mikel Urrutikoetxea pilotariak, Maider Unda borrokalaria eta Alex Txikon mendizalea…

vía Ibai Gómez eta Aitziber Juaristi futbolariek ‘Kirolaren baloreak’ izango dituzte hizpide bihar Bilbon. El Correo.