Gripeak jota dagoen Gorka Iraizoz atezaina salbu, 33 jokalari hasi dira Lezaman 2014-2015 denboraldia prestatzen.

Familia argazkia atera ondoren, alor fisikoan oinarritutako lan saioari ekin diote.

Kepa Arrizabalaga, Guillermo Fernandez, Unai Bustinza, Iker Guarrotxena, Ager Aketxe eta Unai Lopez harrobiko jokalariak lehen taldearekin entrenatzen hasi dira.

Datorren denboraldirako Athleticek fitxatu duen Borja Viguera ere bertan izan da…

vía naiz: – Euripean eta 33 jokalarirekin ekin dio Athleticek aurredenboraldiari.