ALABINBONBAN

Aste Nagusia geldiarazteko moduko lapurreta herenegun Malagan jazotakoa. Luzapenean Mateu “sigan, sigan” Lahez epaileak Iraizozen burukada ikusgarri bat baliogabetu zuen. Ez zen faltarik, ez jokoz kanporik, ez ezertxo ere ez eta inork ez daki oraindik zergatik ez zuen gola ontzat eman. Litekeena da konpentsazioaren lege ergel hori aplikatu izana. Aurretik Malagaren bi jokalari egotzi zituen, ondo egotzita gainera. Jokalari tontoenaren txapelketarik balego podiumean egongo litzatekeen Duda izan zen zelaia uzten lehena. Muniaini baloikada bat emateko saiakera antzuaren ondoren Txantreakoa bultzatu eta lurrera bota zuen epailearen muturren aurrean. Antunes izan zen bigarren kanporatua atzetik egindako sarrera baten ondotik.

Como aquella película: "El bueno, el malo y el hijouta". Como aquella película: “El bueno, el malo y el hijouta”.

Iraizozen gol puska baliogabetzea gutxi iruditu eta hurrengo jokaldian gure aldeko penalti argi bat pitatu barik utzi zuen Lahez-ek. Itsua behar horretarako. Athleticek ez zuen atzo punturik atera epaileari sudur puntan jarri ez zitzaiolako. Horregatik, Athleticen zuzendaritza-batzordeak kexa ofizial bat aurkeztu behar…

Ver la entrada original 113 palabras más