ALABINBONBAN

Irteera atsegin bat, ondo tratatzen gaituzten lekura, eta asteazkenean izan behar. Ez gaude Ingalaterran penintsula erdia astegun batean gurutzatzeko, denboraldia hasi berria da, eta beraz tabernan ikusi behar espektakulua. Lehenengo zati txukuna, Muniain bere bikotea zorabiatzen Jemezek jokalaria ordu erdira aldatzeko punturaino eta Athletic arerioaren zelaian jokatzen. Gainera, Rayok ez badu ondo botatzen jokoz kanpokoa, hara non sartzen dugun lehenengo gola. Dena txukun…

… 41. minutura heldu arte. Iraizozek orduan sekulako hutsa burutu eta banakoa etorri zen. Taldea ez badabil fin eta Iraizoz duela urte batzuetako atezain kaskarra eta irregularra izatera itzultzen bada, akabo. Zerbait egingo du Valverdek atsedenaldian, pentsatu genuen. Bada, egin bazuen ez zen igerri. Rayok bigarren zati osoa kontrolatu zuen; Athleticek ez zuen arriskurik sortu, ideiarik gabeko karikatura bat izan zen azken 45 minutuetan eta partidua amaitzekotan zegoela Rayok garaipenaren gola sartu zuen. Zorionak Jemezi, partidaren norabidea iraultzen jakin baitzuen.
Ideiak eta erritmoa falta zaizkio taldeari…

Ver la entrada original 39 palabras más