ALABINBONBAN

Espero ez izanagatik are gozoagoa izan da Mestallan lortutako puntua. Gainera, taldeak itxura ona eman du bolada aparta daraman arerio baten aurka. Hori gutxi balitz, «a segunda» oihuekin eman diote ongi etorria Valentziar zaleek Athletici. Marka da gero  halakoak jasan behar izatea, euren egoera ekonomikoa ikusita haiek egon beharko liratekelako ez ja bigarren mailan baizik eta desagertuta. Futbol modernoaren kontra egotea, beste gauzen artean, fair play ekonomikoa defendatzea baita, lau ultrek erabiltzen duten slogan txatxu batetaz haratago.

curva_nord_0

Valverdek hamaikakoan aldaketa nahikotxo sartu ditu. Unai López, De Marcos eta Viguera osatu dute hiruko lerroa Guillermoren atzetik. Plana zelai erdiko presioa indartzea izan da, ondo atera dena, baina aurrean kamuts ibili da taldea, golerako apenas aukerarekin. Aukerarik onena Etxeitak eduki du geldikako jokaldi batean partida amaitzear zela. Zelai erdiko eta defentsako sendotasunak, beraz, eman dio puntu landua Athletici.

Edonola, aurrealdean arazoa dugu eta ez da jokalari faltagatik izango. Guillermo irla…

Ver la entrada original 43 palabras más