Denboraldia orain arte izan diren etenaldien arabera banatu, zenbakiak aztertu, eta oso erraza litzateke Athleticen gaineko analisia: lehen etenaldira arteko bidea txarra izan zen. Zazpi jardunalditan lau puntu baino ez zituen irabazi talde zuri-gorriak. Jokoa ere emaitzen parekoa izan zen. Eskasa. Lehen etenaldiak, ordea, mesede egin zion Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeari, lau partidatan zortzi puntu eskuratzeko gai izan baitzen. Eta ez nolanahiko aurkarien…

vía Athleticek bolada onari jarraipena eman gura dio Espanyolen aurka | Berria.eus.