GAUZAK normalduz doaz Athleticen. Egia esateko, ez zen oso normala aurreko denboraldian laugarren amaitu eban taldea sailkapeneko zuloan ikustea ikasturte berriaren hasieran. Ernesto Valverderen taldeak bost jardunaldi daroaz galdu barik Liga txapelketan. Urriaren 5ean galdu eben azken partidua zuri-gorriek, Real Madriden aurka Santiago Bernabeun. Hortik aurrera, Athleticek hobekuntza nabarmena eduki dau, datuek eta estadistikek garbi erakusten daben lez. Zuri-gorriek hamaika puntu eskuratu dituzte azken bost jardunaldietan eta gol bi bakarrik jaso…

vía Sendotasuna eta Aduriz. Deia. Noticias de Bizkaia...