Aste barruan ligako kontuak alboratuta, Espainiako Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak bideratzen hasteko erronka daukate gaur Athleticek eta Alavesek. Alcoyanoren zelaian ariko dira bilbotarrak 20:00, eta etxean, Espanyolen aurka, gasteiztarrak 20:00. Kopan gertatu ohi den moduan, ligan aukera gutxi izaten ari diren hainbat jokalariri jokatzea eskaintzeko baliatuko dute partida bi entrenatzaileek…

vía Alcoyano eta Espanyol izango dituzte aurkari gaur Athleticek eta Alavesek | Berria.eus.