Azken urteetan bien arteko lehia ikusgarria izan da Liga garaikurra irabazteko lasterketan. Eta guztietan kataluniarrek aurrea hartu diote bizkaitarrei.

Iragan jardunaldian Athleticen hutsegite galanta ederki probestu zuen Bartzelonak. Gogotik sufritu zuen Xavi Llorensen taldeak Zubietan, baina bukaerako minutuetan Mariona Caldenteyk bi gol erabakigarri egin zituen. Hiru puntuko aldea ateratzeko balio izan zuen garaipenak. Hori ez ezik, ez da ahaztu behar bartzelonarrak neurketa bat gutxiago jokatu…

vía Geroa baldintza dezakeen neurketa – Ane Urkiri – Uriola.info.