Gu jada ez gara joaten ez Santiago Bernabeura eta ez Vicente Calderonera, ez behintzat jarraitzaile talde moduan. Klubak ez digu esaten ez joateko, baina hortxe-hortxe… Horregatik, joaten bagara, gure kabuz joaten gara, auto pare batean-edo. Eta, noski, inoiz ez dugu eramaten soinean gure taldearen elastikorik. Bufanda ziztrin bat ere ez dugu janzten, badaezpada ere. Ezkutuan, hala joaten gara beti…

vía Salbuespen arriskutsuak | Berria.eus.