ALABINBONBAN

Zale askok izango dute akorduan Bittor Alkiza. Erdilari fina bezain langilea, ezker hanka dotorekoa eta futbolerako bisio aparteduna. Eta profesionala, oso profesionala, Airbagen esango zuten moduan. Athleticera etorri zitzaigun 1994ko udan, Errealari 200 kilo pezeta baino gehiago ordaindu ostean. Fitxaketa bitxia izan zen, bere aita Iñaki Errealeko presidente izandakoa baitzen garaiotan…

alkiza1

… eta John Benjamin Toshackek, bere burua “cabrón simpático” moduan definitu zuenak, zuzentzen zuen taldea Anoetako aulkitik. Bere agindupean egondako jokalari askoren aburuz definizioa motz geratuko da ziurrenik. Arbitrarioa, autoritarioa eta azalpenak ematearen ez oso aldekoa baitzen Galesekoa. Eta noski, talka egon zen Donostin Bittor eta J.B.-ren artean, duela hilabete gutxi Berriari (esteka) Iñaki Alkizak adierazi bezala:

“Ni presidente nintzela, [Toshackek] esan zidan diru pixka bat atera genezakeela salduta. Nik esan nion presidente izanda ez nuela halakorik egingo. Nik kargua utzi eta bi hilabetera, ordea, Realetik deitu zidaten, esanez Athleticekin ados jarri zirela semea saltzeko…

Ver la entrada original 131 palabras más