Kopa beti izan da lehentasuna Bilbon, xarma berezia duen txapelketa da eta historian zehar oso ondo joan zaiguna. Gaur egun txapeldun izateko aukera garbienetarikoa da eta azken urteetan bi final galdu ostean, inoiz baino grina gehiagorekin ekiten diogu. Kanpoan ateratako berdinketarekin, berez, erraz pasa beharko genuke hurrengo fasera, baina futbolean ez da inoiz jakiten. Athleticek bere kalitatea mahai gainean jartzetik aparte, intentsitate handiarekin jokatu beharko du, beraiek duten guztia jarriko dutelako zelaian…

vía Zuhurtziaz baina aurrera begira – Geuria.info.