ALABINBONBAN

Euskal Herriko kaleetan ez da izan azken asteetan giro berezirik selekzioaren partidaren inguruan eta Alderdi Popularreko eskuin hegaleko aurrelaririk behinena izan zen bakarrenetarikoa, bakarra izan ez bazen Kerejetarekin batera, sensum vacuum saltsa apur bat jartzen. Ez da harritzekoa espainolak izatea halako partidak berotzen onenak, gogoratzea besterik ez dago Vocentok El Correo eta Diario Vascoren bitartez derbiak desitxuratzeko erabiltzen dituen bi diskurtso kontrajarriak, biak ala biak ezin biktimistagoak. Alavesek plazaratu agiria, euren jokalarietatik deialdian inortxo ez egotea salatzen, eta Maroto bekatuaren erantzunkizuna Bilbon kokatzen primeran zetorkion inuzenteen egunean jokatzekoa zen partidu bati. “Norbait Bilbon okertu egin da” esan zuen Gasteizko alkateak, barreari ondo eutsiz eta euskal selekzioarekin izan duen betidaniko konpromezua berretsiz. Etorkinak, patata omelette zapuztua, selekzioa… zer izango da hurrena? Biasteriko euskalkiaren defentsa irmoa Euskaltzaindiaren aurka?

Fan Zone kutre bat ere jarri ziguten Areatzan, kanpotar turistek eta akaso bertoko hainbat despistatuk pentsatu ez zezaten hura nazioarteko partidua ez zenik

Ver la entrada original 195 palabras más