Athleticen piztu da argi gorria. Elxen aurkako porrotak min handia egin die zuri-gorriei. Bolada txar baten azken kolpea izan da. Taldeak denboraldi hasieratik erakutsi duen ezinaren azken adibidea. Eta badirudi orain arte ezinezkoa zen mugarria gainditu duela: jarraitzaileen pazientziarena. Igande gogorra eta, era berean, adierazgarria izan zen: jarraitzaileak epel egon ziren; zenbait unetan, hotz ere…
A- ÚLTIMAS NOTICIAS/AZKEN BERRIAK, Z21- COPA 2014-15