Athleticek ezin izan zuen Rayo Vallecano garaitu Lezaman. Aukera ederra zeukan lidergoan dagoen Bartzelonarekin aldea murrizteko –bigarren eta hirugarren sailkatuarengana hurbiltzearekin batera-, baina ez zuten baliatu eta partidu bukaeran 0-0koa adierazi zuen markagailuak. Zuri-gorriak nagusi izan ziren, hasieratik bukaeraraino, gol-aukera mordoa eduki zituzten baina ez zuten asmatu Aliciaren atea zulatzen. Madrildarrak erasoan ez ziren fin ibili eta berdinketarekin konforme zirela erakutsi zuten…

vía Ezinean – Ane Urkiri – Uriola.info.