Malagaren kontra jokatuko duten hirukotearen bigarren txanda dugu gaurkoa. La Rosaledan jokatu ostean, San Mamesen izango dira hurrengo bi partidak, gaurkoa ligako 20. jardunaldia, eta eguenenan Kopako final-laurdenetako itzulia izango da, gaueko 22:00etan.

Ligan sei partida daramatzate Valeverderen mutilak irabazi barik, 18 puntutik bakarra lortuz. Bolada txar hau da Lezaman gehien kezkatzen duena, Liga bait da ardurarik nagusiena. Horrez gain, gaur irabaziz gero, eredutzat hartu dezakete eguenean errepikatzeko…

vía Malaga – Athletic, Bigarren txanda – Iker Elorriaga – Uriola.info.