LIGA txapelketako lehen itzulian gertatutakoa alde batera utzi eta zerotik hasi nahi zuen Ernesto Valverdek bigarren itzulia. Horretarako, baina, Athleticek irabazi egin behar zion Malagari San Mamesen eta zuri-gorriak ez dira gauza izan garaipena eskuratzeko. Ezin dira atera dinamika negatibotik. Zama astunegia pilatu dute lehen itzulian eta aldats gora ari dira jokatzen. “Hau da dagoena” esan zuen Valverdek Malagaren aurkako partiduaren ostean. Behiak ez du esne gehiago ematen. Alde positiboren bat azpimarratu guran, entrenatzaileak gogoratu zuen taldeak…

vía Zama astunegia pilatuta. Deia. Noticias de Bizkaia...