Athletic Club 0-1 nagusitu zen atzo Trasportes Alcaine taldearen aurka jokatutako partiduan. Zurigorrien gola Eli Ibarra azkoitiarrak egin zuen 27. minutuan.
Joseba Agirreren taldea liga hasiera ezin hobea burutzen dabil eta lider jarri da sailkapen nagusian.  Hurengo jardunaldian Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute Lezaman Athleticeko neskek.

Origen: Garaipena liderraren aurka – Geuria.info