Hasiera ona emon deutso Athleticek urte barriari. Partidu bi jokatu ditue zuri-gorriek, biak San Mamesen, eta batak besteagaz zerikusirik izan ez arren, bietan be sentsazino onak zabaldu dauz Valverderen taldeak. Egia esateko, horrelako urte hasiera bat behar eban Athleticek, aurreko urteko azken partiduetan erakutsitako maila makala ahaztuarazoteko eta taldearenganako konfiantzea berreskuratzeko…

Origen: Deia, Noticias de Bizkaia