Denboraldi nahiko zaila izaten ari da aurtengoa Athleticen zerbitzu medikuentzat, izan ere, jokalari asko lesionatu dira daramagun tartean eta badirudi gaitzak ez duela eteten. Horiek horrela, Sabin Merinoren galera talde bilbotarrak aurten sufritu duen hamaikagarren arazo fisikoa da. Urdulizeko aurrelariari, pubalgia baten ondorioz, ebakuntza egin beharko diote Munichen urtarrilaren 24an eta pare bat hilabete berdegunetik kanpo egongo da…

Origen: Geuria.info