Aurten aurrelariek haien lana nahiko ondo egin dutela argi dago. Izan ere, denboraldi osoan zehar hamar partida bakarrik egon da taldea gola sartu gabe, eta datu hau oso esanguratsua da. Honez gain, talde zuri-gorriak 53 gol sartu ditu Ligan, eta guztira 381 jaurtiketa gauzatu ditu. Athleticek ez du erasoko jokoan arazorik beraz, baina denboraldiko unerik erabakigarrienetan (Apoelen aurka, esaterako) taldearen aurrelarien papera nahiko grisa izan da…

Origen: Geuria.info