Amaitu dira entseguak. Athleticek Europa ligako taldekako ligaxkan egon nahi badu, gaur (20:30, BeIN) ezin du hutsik egin. Lehen kanporaketa aurrekoan Dinamo Bukarest gainditu ostean, oraingoan Panathinaikos menderatu beharko du. Aurkari arriskutsua da: abuztuan egonik, Athletic ez baitago bete-betean, eta Greziako taldeak gauzak zail jar diezazkioke. Horregatik, garrantzitsua da gaur emaitza ona erdiestea, Dinamo Bukaresten aurka bezala, azken kolpea San Mamesen emateko…

Origen: Berria.eus