Bezperan kontratua 2020ra arte luzatu ostean –eta gauean Barakaldoren aurkako lagun artekoan gol bat sartu ondoren–, Beñat Etxebarria izan zen atzo Lezaman komunikabideen galderei erantzun ziena. Iurretako erdilaria oso pozik azaldu zen kontratua berritzeagatik –«niretzat beti izan da amets bat Athleticen jokatzea, eta hemen jarraitzea ametsa luzatzea da», onartu zuen–, nahiz eta orain arte aurtengoa ez den oso denboraldi ona izaten ari berarentzat…

Origen: GARA