Athletic galduta dabil. Zenbait neurketatan noraezean ibiltzeari utzi eta arrakastara eraman zezakeen bidea hartuko zuela iruditu arren, eguzki printzak baino ez ziren izan. Athleticen jokoa grisa da oso. Inora eramango ez duen futbola egiten ari da denboraldi hasiera honetan. Orain arte txar-txarrak ez diren emaitzek salbatu dute, baina babes horrek ez du luzaroan iraungo, Athletic ematen ari den mailarekin ezinezkoa baita puntuak pilatzea…

Origen: Berria.eus