Valentziak argi zeukan San Mamesen landu beharreko papera. Partidu serioa eta gogorra egitera etorri zen, ondo egituratuta eta baloira intentsitate handiz sartuz. Gol bat egitean, horri etekin handiena atera eta sari preziatuena izango balitz bezala defendatzera. Gainera, Nunoren mutilek futboleko neurketa batean denbora galtzea zer den ondo baino hobeto dakitela erakutsi zuten, eta horrelako txakurkeriekin Athletic nahastu gura zuten…

vía Txakurkerien gaua – Geuria.info.